Kargatzen...
Itxi

Paris-Roubaix 2023

Paris-Roubaix klasikoa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETBn

EITB Media

Leer en Castellano

Frantziako lasterketaren 120. edizioa jokatuko da apirilaren 9an eta zuzenean jarraitu ahalko da EITB Median, 13:00etan hasita. Txirrindulariek 256.6 kilometroko ibilbide gogorrari egingo diote aurre.

Dylan van Baarle, 2022ko Paris-Roubaixeko irabazlea. Argazkia: EFE

2023ko Paris-Roubaix klasikoa igandean, apirilaren 9an, jokatuko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta Euskal Telebistak. Igandeko 13:00etan hasita lasterketa ikusgai izango duzu eitb.eus-en eta ETB4n; ondoren, etenik gabe jarraituko du eitb.eus-en amaierara arte, eta 15:00etatik aurrera ETB1ek eskainiko du azken txanpa.

Txirrindulariek Compiegne eta Roubaixeko Belodromoa arteko 256,6 kilometroko ibilbide gogorrari egingo diote aurre. Lasterketak galtzada-harrizko 54,5 kilometro izango ditu guztira; azkena, helmugatik 27 kilometrora egongo da.

Garaipena lortzeko faboritoen artean daude Wout van Aert (Jumbo Visma), Mathieu van der Poel (Alpecin-Deneuninck), Dylan van Baarle (Jumbo Visma) iazko irabazlea eta 2022an hirugarren izan zen Stefan Küng (Groupama-FDJ).

Bestalde, onenekin lehian ibiliko da Oier Lazkano (Movistar) euskal txirrindularia. Gainera, lasterketa irabazteko lehian ez dira baztertu behar honako txirrindulari hauexek: Christophe Laporte (Jumbo-Visma), Matej Mohoric (Bahrain-Victorious), Filippo Ganna (Ineos-Grenadiers), Mads Pedersen (Trek-Segafredo), Kasper Asgreen (Soudal-QuickStep), Nils Politt (Bora-hansgrohe), Greg van Avermaet (AG2R), Peter Sagan (TotalEnergies), Matteo Trentin (UAE Emirates), Alexander Kristoff (Uno-X) eta Biniam Girmay (Intermarche).

Dena prest dago 2023ko Paris-Roubaix lasterketari ekiteko. Ikuskizuna zuzenean jarrituko ahalko duzu EITB Median.

Albisteak (2)