Itxi

Romandiako Tourra 2023

Juan Ayuso nagusitu da erlojupekoan eta lidergoan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Sailkapen nagusian, Ayusok 18 segundoko aldea du Jorgensonekiko, 19koa Tobias Foss norvegiarrarekiko (Jumbo-Visma), 22koa Nelson Oliveira portugaldarrarekiko (Movistar Team) eta 30ekoa Adam Yatesekiko (bosgarren).

Juan Ayuso, hirugarren atapako irabazlea. Argazkia: EFE

Juan Ayuso (UAE Team Emirates) txirrindulari espainiarrak irabazi du ostiral honetan Romandiako Tourreko hirugarren etapa, Châtel-Saint-Denis gainean 18,7 kilometroko erlojupekoan nagusitu ondoren.

20 urteko txirrindulariak lesio bitxi bat izan zuen iaz, hankako nerbio bati eragin ziona, eta horrek eragotzi egin dio berriro lehiatzea Romandiako Tour honetara iritsi arte.

Hamahirugarrena atarikoan, bigarrena osteguneko bigarren etapan eta orain nagusi izan da erlojupekoan. Azkenean 5 segundo sartu dizkio helmugan Matteo Jorgenson estatubatuarrari (Movistar Team) eta 17 Adam Yates taldekideari, hirugarrena.

Espainiarra bere burua probatzeko asmoz iritsi da Romandiara, eta badirudi, bere ekintzen arabera, alde txarrena atzean utzi duela. Hori bai, larunbat honetan iritsiko da Thyon 2000rako igoera luzea, 20,9 kilometroko igoerarekin, % 7,6ko batez besteko maldara.

Etapa horrek erabakiko du, igandeko azken etapan ezustekorik ezean, Romandiako Tourra nork irabaziko duen. Sailkapen nagusian, Ayusok 18 segundoko aldea du Jorgensonekiko, 19koa Tobias Foss norvegiarrarekiko (Jumbo-Visma), 22koa Nelson Oliveira portugaldarrarekiko (Movistar Team) eta 30ekoa Adam Yatesekiko (bosgarren).

3. etapako sailkapena:

1 - AYUSO Juan (UAE) 0:25:15

2 - JORGENSON Matteo (Movistar) +0:05

3 - YATES Adam (UAE) +0:17

4 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +0:18

5 - BARTA Will (Movistar) +0:19

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +0:20

7 - BJERG Mikkel (UAE) +0:24

8 - FOSS Tobias (Jumbo) d. b.

9 - MÄDER Gino (Bahrain) +0:25

10 - POOLE Max (DSM) +0:27

13 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +0:30

Sailkapen nagusia:

1 - AYUSO Juan (UAE) 8:33:40

2 - JORGENSON Matteo (Movistar) +0:18

3 - FOSS Tobias (Jumbo) +0:19

4 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +0:22

5 - YATES Adam (UAE) +0:30

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +0:32

7 - FISHER-BLACK Finn (UAE) +0:34

8 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +0:36

9 - POOLE Max (DSM) +0:37

10 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:38

Albisteak (4)