EMAKUMEZKOEN ESPAINIAKO VUELTA
Jumbo-Vismak irabazi du taldekako erlojupekoa, eta Henderson da Vueltako lehen liderra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Herbehereetako zazpikoak Canyon//SRAM talde alemaniarrak baino segundo bat gutxiago behar izan du 14,5 kilometroko ibilbidea egiteko.
Emakumezkoen Espainiako Vuelta astelehen honetan hasi da, taldekako erlojupeko batekin, Torreviejan (Alacant), 14,5 kilometroko ibilbidearekin, eta Jumbo-Visma nagusitu da bertan. Ondorioz, Anna Henderson txirrindulari britainiarrak jantzi du liderraren lehen elastikoa.
Hendersonen eta lasterketa irabazteko hautagaietako bat den Marianne Vos herbeheretarraren taldeak 18:03ko denbora behar izan du erlojuaren aurka ibilbidea egiteko, eta segundo bakarreko tartearekin gainditu du bigarren izan den Canyon//SRAM taldea (18:04). Trek-Segafredok eskuratu du hirugarren postua (18:12), eta iazko irabazle Annemiek Van Vleutenen Movistar Team taldeak laugarren egin du (18:15).
Astearte honetan, bigarren etapa jokatuko da, Orihuelan hasi eta Pilar de la Horadadan amaituko dena. 105,8 kilometroko ibilbide laua izango da, gehien-gehienean, baina 4. mailako mendate bat igoko dute 86,5. kilometroan, Rebate.
ETAPAKO AILKAPENA:
1 - TEAM JUMBO-VISMA 18:03
2 - CANYON//SRAM RACING +00:01
3 - TREK - SEGAFREDO +00:09
4 - MOVISTAR TEAM +00:12
5 - TEAM SD WORX +00:14
6 - FDJ-SUEZ +00:25
7 - TEAM DSM +00:25
8 - TEAM JAYCO ALULA +00:31
9 - UAE TEAM ADQ +00:41
10 - LIV RACING TEQFIND +00:42
16 - LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKADI +01:40
18 - BIZKAIA-DURANGO +01:43
20 - SOPELA WOMEN'S TEAM +02:13
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - HENDERSON, Anna (Jumbo-Visma) 0:18:03
2 - KRAAK, Amber (Jumbo-Visma) d.b.
3 - VOS, Marianne (Jumbo-Visma) d.b.
4 - MARKUS, Riejanne (Jumbo-Visma) d.b.
5 - DYGERT, Chloe (Canyon//SRAM Racing) +0:01
6 - SKALNIAK-SÓJKA, Agnieszka (Canyon//SRAM Racing) d.b.
7 - NIEWIADOMA, Katarzyna (Canyon//SRAM Racing) d.b.
8 - CHABBEY, Elise (Canyon//SRAM Racing) d.b.
9 - BAUERNFEIND, Ricarda (Canyon//SRAM Racing) d.b.
10 - DEIGNAN, Elizabeth (Trek - Segafredo) +0:09