2024an debuta egingo du
Iker Mintegi profesional mailan hasiko da 2024an, Euskaltel Euskadin
EITB MEDIA
Bi urterako kontratua izango du. Azken hiru denboraldietan, txirrindulari altsasuarra, 20 urtekoa bera, Laboral Kutxa taldean aritu da, alegia, Euskadi Fundazioaren filialean. Mintegik, 2023an, etapa bat irabazi du Nafarroako Itzulian, eta Euskaldun Txapelketan bigarren dabil.
Iker Mintegi txirrindulari nafarra profesional mailan ibiliko da, Euskaltel Euskadi taldearekin, 2024tik aurrera; hain zuzen, Mintegik bi denboraldiko kontratua izango du, hasiera batean behintzat, asteartean euskal taldeak egiaztatu duenez. Azken hiru denboraldietan, ziklista altsasuarra, 20 urtekoa bera, Laboral Kutxa taldean aritu da, alegia, Euskadi Fundazioaren filialean. Mintegik, 2023an, etapa bat irabazi du Nafarroako Itzulian, eta Euskaldun Txapelketan bigarren dabil.
Euskaltel Euskadirekin profesional mailara igoko dela jakinda, Mintegik adierazi du "banaka eta taldean egindako lanarentzako saria" dela. Txirrindulari gisa, Mintegik, bere buruaz, esan du gustatzen zaiola "ihesaldietan ibiltzea. Aurten, talde txikietan izan ditu emaitza hobeak, esprintak eginez edo igoeretan. Uste dut lur orotako txirrindularia naizela", azaldu du.
Jorge Azanza Euskaltel Euskadiko kirol arduradunaren esanetan, Mintegi "sendotu egin da aurten, eta aurrera egin du, lehiatzeko ez ezik erregulartasunean ere. Txirrindulari osoa da, esprinta du, ondo ibiltzen da taldeetan, eta, bereziki, ausarta da, gogorra. Nabarmenduko da profesional mailan", zehaztu du.