Itxi

DEBUT

Diego Uriarte nafarra profesionaletara igaroko da 2024an Kern Pharmarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Barañaingoa Finisher taldean aritu da 23 urtez azpikoetan, eta hiru garaipen lortu ditu.

Diego Uriarte. Argazkia: Kern Pharma

Diego Uriarte (Barañain) 22 urteko txirrindulari nafarrak profesionaletara egingo du jauzi 2024an Kern Pharmaren eskutik, eta datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du. Finisher taldearekin denboraldi azpimarragarria egin du 23 urtez azpiko mailan, hiru garaipen lortuta: San Juan Sari Nagusia, 2022an; LXIX. Udaberriko Ontur Sari Nagusia eta V. Robert Innova Elektrizitate Saria, 2023an.

"Profesionala izatea txirrindulari guztiok dugun ilusioa da, eta etxean egiteak are bereziagoa egiten du. Egitura honetan hazi naiz eta Kern Pharma Taldea sortu zenetik gertutik eboluzionatzen ikusi dut, beraz, oso pozik nago bertan parte hartu ahal izango dudalako ", aitortu du txirrindulari nafarrak bere fitxaketaren berri ematen duen oharrean.

Juanjo Oroz taldeko arduradunak gaztearen jarrera "eredugarria" nabarmendu du; izan ere, interes "globalak" bere interes propioen aurretik jartzen ditu, eta "ausarta" da lehiaketetan. "23 urtez azpiko etapa erakustaldiekin amaitu du, eta gai izan da arlo guztietan defendatzeko, laguntzeko eta baita lehiatzeko ere. Gurekin urte asko egotea gustatuko litzaiguke", gaineratu du.

Albisteak (2)