Poloniako Tourra
Rafal Majkak irabazi du hirugarren etapa, eta Mohoric esloveniarrak lider jarraitzen du
Agentziak | EITB MEDIA
Majka bigarren da sailkapen nagusian liderrarengandik 10 segundora. Hirugarren postuan Joao Almeida dago.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Rafal Majka poloniarrak (UAE Team Emirates) irabazi du Poloniako Tourreko hirugarren etapa. 162,3 kilometroko ibilbidea egin dute Walbrzych eta Duszniki-Zdroj artean. Majka esprintean gailendu da, 20 txirrindulari inguruko talde batean.
Talde horretan sartu da Matej Mohoric (Bharein-Victorious) sailkapen nagusiko liderra ere. Mohoricek bigarren egin du etapan, irabazlearen denbora berean.
Esloveniarra bigarren egunez aritu da maillot horiarekin. Sailkapen nagusiko bigarren postuan Rafal Majka dago, 10 segundora, eta hirugarrenean Joao Almeida portugaldarra (UAE Team Emirates), 10 segundora hori ere.
Alde txikiak dira hirugarren etapan izandako berdintasunaren adierazgarri onena. Eguneko ihesaldian Jacobo Mosca (Lidl-Trek) italiarra, Bastien Tronchon (AG2R Citroen Team) frantziarra, Mick Van Dijke (Jumbo-Visma) herbeheretarra eta Andreas Kron (Lotto Dstni) danimarkarra izan dira.
Laukoteak lau minutu eta erdiko gehieneko aldea izan du, eta azkenean tropel nagusiak harrapatu egin ditu helmugarako 20 kilometrora, UAE taldea tiraka zela.
Azken igoera
Etaparen azken zatian bigarren mailako Zielenic mendate igo dute, eta hor sailkapen nagusiko indartsuenak aurrean joan dira., tartean Rafal Majka etapa irabazlea.
Etapako sailkapena
1 - MAJKA Rafal (UAE) 4:07:55
2 - MOHORIC Matej (Bahrain) d. b.
3 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) d. b.
4 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.
5 - ONLEY Oscar (dsm - firmenich) d. b.
6 - SCARONI Christian (Astana) d. b.
7 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.
8 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.
9 - ALMEIDA João (UAE) d. b.
10 - HIGUITA Sergio (BORA) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - MOHORIC Matej (Bahrain) 13:14:56
2 - MAJKA Rafal (UAE) +0:10
3 - ALMEIDA João (UAE) d. b.
4 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) +0:12
5 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:20
6 - BATTISTELLA Samuele (Astana) d. b.
7 - ONLEY Oscar (dsm - firmenich) d. b.
8 - DUNBAR Eddie (Jayco) d. b.
9 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.
10 - MONIQUET Sylvain (Lotto) d. b.