Itxi

Igandea, abuztuak 27

Espainiako Vueltaren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Mataro-Bartzelona (181,8 km)

EITB Media

Leer en Castellano

Abuztuaren 27an egingo da Vueltaren 2. etapa, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatuko dena, eta 181,8 kilometroko ibilbidea izango duena. Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte: bi 3. mailakoak eta bat 2. mailakoa.

Espainiako Vueltaren 2. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

Abuztuaren 27an, igandean, 2023ko Espainiako Vueltaren bigarren etapa jokatuko da; hau da, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatuko da, eta 181,8 kilometroko ibilbidea izango duena.

Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte bigarren etapan. Horietako bi 3. mailakoak izango dira, eta bestea 2. mailakoa.

Etaparen hasieran, 7. kilometroan, tropelak Sant Bartomeu (3.mailakoa) mendateari egingo dio aurre; 6,6 kilometroko igoera du, eta malden batezbestekoa % 4,5ekoa da.

Ondoren, etapako 66,3 kilometroan, D'Estenalles (2. mailakoa) topatuko dute: mendate honek 12,1 kilometroko igoera du, eta haren malden batezbestekoa % 3,9koa da.

Azkenik, Montjuiceko horma (3. mailakoa) igo beharko dute ziklistek. Etapa amaieran kokatuta dago, 178. kilometroan. 900 metroko igoera da, eta maldaren batezbestekoa % 9,4koa da.

Montjuic igo ostean, 3,1 kilometroko geratuko dira helmugara arte.

Espainiako Vueltako 2. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 2. etapa (abuztuak 27, igandea)

Ibilbidea: Bartzelona-Mataro

Distantzia: 182 km

Irteera ordua: 12:45

Iritsiera ordua: 17:18 (44 km/h) | 17:30 (42 km/h) | 17:43 (40 km/h)

Mendiko saria: Coll de Sant Bartomeu (3. maila), 7,6. kilometroan; Coll d'Estenalles (2. maila), 66,3. kilometroan; Castell de Montjuic (3. maila), 178. kilometroan

Albisteak (3)