Portugalgo Itzulia
Euskaltel-Euskadi taldeko Luis Angel Matek Portugalgo Itzuliko 6. etapa irabazi du
Agentziak | EITB MEDIA
Marbellan jaiotako txirrindularia bosgarren jarri da sailkapen nagusian, Txomin Juaristi taldekidearen atzetik. Artem Nych errusiarra da lasterketako lider berria.
Euskaltel-Euskadi taldeko Luis Angel Mate andaluziarrak irabazi du Portugalgo Itzuliko seigarren etapa. Lider aldaketa izan da sailkapen nagusian, eta Grassdrive/Q8/Anicolor taldeko Artem Nych errusiarra da orain lasterketako liderra. Nychek bigarren egin du etapan.
Matek 4 ordu, 24 minutu eta 59 segundo behar izan ditu Penamacor eta Guarda udalerrien arteko 168,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Artem errusiarra 14 segundora sartu da, eta Ivan Cobo espainiarra (Kern Pharma), hirugarrena, 47 segundora.
Sailkapen nagusian, Artem Nych (Grassdrive/Q8/Anicolor) da lehenengo tokian; Delio Fernandez espainiarra (orain arteko liderra) bigarren dago, 27 segundora, eta Colin Stüssi suitzarra (Team Vorarlberg), hirugarren, 30era.
Luis Angel Mate bosgarren dago orain, Txomin Juaristi taldekidearen atzetik.
Asteazkenean, zazpigarren etapa jokatuko dute, 162,6 kilometrokoa, Torre de Moncorvo eta Montalegre artean.
Etapako sailkapena
1 - MATE Luis Angel (Euskaltel) 4:24:59
2 - NYCH Artem (Glassdrive) +0:14
3 - COBO Ivan (Kern Pharma) +0:47
4 - FONTE Cesar (Rádio Popular) +0:56
5 - SESSLER Nícolas (Global 6) +0:59
6 - CARVALHO Antonio (ABTF) +2:01
7 - STÜSSI Colin (Vorarlberg) +2:02
8 - FIGUEIREDO Frederico (Glassdrive) +2:04
9 - CASIMIRO Henrique (Efapel) d. b.
10 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) d. b.
Sailkpen nagusia
1 - NYCH Artem (Glassdrive) 28:07:53
2 - FERNANDEZ Delio (APHotels) +0:27
3 - STÜSSI Colin (Vorarlberg) +0:30
4 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) +0:37
5 - MATE Luis Angel (Euskaltel) +1:01
6 - CASIMIRO Henrique (Efapel) +1:08
7 - CARVALHO Antonio (ABTF) +1:30
8 - FIGUEIREDO Frederico (Glassdrive) +1:49
9 - ITURRIA Mikel (Euskaltel) +2:44
10 - DEL PINO Jesus (Aviludo) +2:54