Lotto Dstny
Tijl De Decker belgikarra hil da, entrenatzen ari zela auto batekin talka eginda
agentziak | eitb media
Tijlek gogor jo zuen autoaren atzealdearen kontra entrenamenduan, eta Lierreko (Belgika) ospitalera eraman zuten.
Tijl De Decker txirrindulari belgikarra ostiral honetan hil da, 22 urterekin, bere herrialdean egindako entrenamendu batean auto batekin izandako istripu baten ondorioz, Lotto-Dstny taldeak baieztatu duenez.
Tijlek gogor jo zuen autoaren atzealdearen kontra entrenamenduan, eta Lierreko (Belgika) ospitalera eraman zuten. Asteazken horretan bertan, Anberesko unibertsitate-ospitalera eraman zuten, baina ezin izan du bizirik iraun.