ESPAINIAKO VUELTA
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
AGENCIAS | EITB MEDIA
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
Andreas Kron (Lotto Dstny) danimarkarrak irabazi du Espainiako Vueltako bigarren etapa, Mataro eta Bartzelona artekoa (181,8 km). Andrea Piccolo (EF Education) italiarrak, bestalde, jantzi du liderraren elastiko gorria.
Kronek erasoa jo du Montjuiceko Gazteluko igoeran eta alde txiki bat aprobetxatzen jakin du helmugara ihes eginda iristeko, 4h.22.44ko denborarekin, batez beste 41,5 km/orduko abiaduran (erregistro ez-ofiziala da, antolakuntzak helmugatik 9 kilometrora dagoen denbora ofiziala zenbatu baitu, eguraldi txarra dela eta).
Bigarren postua, berriz, Kaden Groves australiarrarentzat izan da (Alpecin) eta hirugarrena Andreas Vendrame italiarrarentzat (Ag2r), biak 7 segundora.
Astelehn honetan mendiko lehen etapa korrituko dute, Andorrako Súria eta Arinsal arteko 158,5 kilometroko ibilbidea egin beharko baitute txirrindulariek.
Etapako sailkapena
1 - KRON Andreas (Lotto) --
2 - GROVES Kaden (Alpecin)-Deceuninck --
3 - VENDRAME Andrea (AG2R) --
4 - BAGIOLI Andrea (Soudal) --
5 - BARCELÓ Fernando (Caja Rural) --
6 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) --
7 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) --
8 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) --
9 - VAN DEN BERG Marijn (EF) --
10 - GOOSSENS Kobe (Intermarché) --
Sailkapen nagusia
1 - PICCOLO Andrea (EF Education) 4:27:23
2 - ROMO Javier (Astana) +0:11
3 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) +0:13
4 - BARDET Romain (Team dsm) d. b.
5 - POOLE Max (Team dsm) d. b.
6 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) d. b.
7 - ERVITI Imanol (Movistar) d. b.
8 - MAS Enric (Movistar) d. b.
9 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d. b.
10 - FLYNN Sean (Team dsm) d. b.