ESPAINIAKO VUELTA (5. ETAPA)
Kaden Grovesek bigarren garaipena kateatu du segidan, Burrianan; Evenepoelek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Soudal taldeko belgikarrak sei segundoan handitu du bere aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsari baten bidez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaden Groves (Alpecin Deceuninck) australiarrak irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa, Morella eta Burriana (Castello) artean jokatu dena 186,2 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step) belgikarrak liderraren jertse gorriari eutsi dio.
Groves, bezperan ere Tarragonan garaipena eskuratu zuen txirrindularia, Filippo Ganna italiarraren (Ineos) eta Dries Van Gestel belgikarraren (TotalEnergie) aurretik sartu da helmugan.
Jardunaldiak ez du aldaketarik ekarri sailkapen nagusian; izan ere, Remco Evenepoelek jarraitzen du elastiko gorria soinean duela. Hori bai, sei segundoko gainsaria eskuratu du tarteko esprint batean.
Horrenbestez, Enric Mas (Movistar) 11 segundora eta Lenny Martinez (Groupama) 17ra daude orain sailkapen nagusian, biak podiumeko postuetan. Vingegaard 37ra dago, Primoz Roglic 43ra eta Juan Ayuso 44ra.
Ostegun honetan, seigarren etapa jokatuko da, La Vall D'uixó eta Pico del Buitre-Javalambreko Behatoki Astrofisikoaren artean, 183,1 kilometroko ibilbidearekin.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - GROVES Kaden (Alpecin) 4:23:43
2 - GANNA Filippo (INEOS) d.b.
3 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d.b.
4 - DAINESE Alberto (DSM) d.b.
5 - ASKEY Lewis (Groupama) d.b.
6 - THEUNS Edward (Lidl) d.b.
7 - GONZÁLEZ David (Caja Rural) d.b.
8 - SOUPE Geoffrey (TotalEnergies) d.b.
9 - EZQUERRA Jesús (Burgos-BH) d.b.
10 - DRIZNERS Jarrad (Lotto) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 17:12:29
2 - MAS Enric (Movistar) +0:11
3 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:17
4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:37
5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:39
6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) d.b.
7 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:43
8 - AYUSO Juan (UAE) +0:44
9 - SOLER Marc (UAE) +0:48
10 - ALMEIDA João (UAE) d.b.