8. etapa
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Agentziak | Erredakzioa
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo-Visma) irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa. Txirrindulariek 165 kilometroko ibilbidea egin dute Denia eta Xorret de Cati artean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta Sepp Kuss (Jumbo-Visma) estatubatuarra da orain liderra.
Helmugarako 77 kilometrora, De Gendt, Oier Lazkano, Rui Costa, Javier Romo, Antonio Tiberi eta Cristian Rodriguez izan dira lasterketa buruan. Guztien artean Rodriguez izan da nagusian hobetoen sailkatuta zegoena momentu horretan, liderrarengandik 4 minutura. Etapa erabaki barik zegoen, talde nagusia 3:50era zetorrelako, Jumbo Vismako Dylan Van Baarle buruan zela.
Lazkano, Kron, Caruso eta Rui Costa Xorret de Cati igotzen hasi dira minutu erdiko aldearekin. Talde nagusiak harrapatu egin ditu, mendatearen gainerako 2 kilometrora eta helmugarako 5era.
Faboritoak lasterketa buruan geratu dira, eta Lenny Martinez frantziarrak lidergoa galduta izan du ordurako. Sepp Kussek erasoa jo du, lidergoaz gain etapa garaipena lortzeko, baina Evenepoelek ez dio utzi.
Azken aldapetan ez da erasorik izan. Faboritoak talde berean joan dira eta bata bestearen atzetik egin dute jaitsiera. Azken 3 kilometroetan Kuss lider zen jada momentu horretan. Orduan Evenepoel jarri da faboritoen taldetik tiraka.
Roglicek hiru aldiz irabazi du Espainiako Itzulia eta gaurkoan erasoa jo du helmugarako metro batzuk falta izan direnean. Berak eraman du etapako garaipena, Remco Evenepoel belgikarraren (Soudal Quick Step) eta Juan Ayuso espainiarraren (UAE) aurretik.
Bi segundo geroago helmugaratu dira Enric Mas, Sepp Kuss, Jonas Vingegaard eta Marc Soler. Lenny Martinez frantziarrak eta orain arteko liderra 1:10era sartu da eta maillot gorria galdu du.
Sailkapeneko buruan Sepp Kuss estatubatuarra dago orain; 43 segundoko aldea du Marc Solerrekin eta minutukoa Lenny Martinezekin.
Igandean 9. etapa jokatuko dute, 184,5 kilometrokoa, Cartagena eta Collado de la Cruz de Caravaca artean.
Etapako sailkapena
1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 4:13:52
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) m. t.
3 - AYUSO Juan (UAE) m. t.
4 - MAS Enric (Movistar) +0:02
5 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) m. t.
6 - ALMEIDA João (UAE) m. t.
7 - KUSS Sepp (Jumbo) m. t.
8 - SOLER Marc (UAE) m. t.
9 - POELS Wout (Bahrain) +0:34
10 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:39
11 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:41
sailkapen nagusia
1 - KUSS Sepp (Jumbo) 30:51:06
2 - SOLER Marc (UAE) +0:43
3 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +1:00
4 - POELS Wout (Bahrain) +2:05
5 - LANDA Mikel (Bahrain) +2:29
6 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +2:31
7 - ROGLIC Primož (Jumbo) +2:38
8 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +2:42
9 - MAS Enric (Movistar) m. t.
10 - AYUSO Juan (UAE) +2:52