Datozen bi denboraldiak
Mikel Landak Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du
Erredakzioa
Arabako txirrindulariak talde laranjarekin akordio berria sinatuko du. Landak 2011. urtean egin zuen profesionaleta debuta, eta Euskaltel-Euskadiren etorkizunerako gizon garrantzitsua izan daiteke.
Mikel Landa arabarrak Euskaltel-Euskadi taldearekin akordioa datozen bi urteetarako luzatuko du. Bi aldeak ahozko akordio batera heldu dira, eta kontratua ofizialki egiteko soilik sinadurak falta dira. Mikel Landak 2014ra arte talde laranjan jarraituko du.
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak profesionaletan bere bigarren denboraldia egingo du, 2011an egin baitzuen debuta. Landaren eta talde laranjaren akordioa 2012ko abenduaren 31an bukatuko da, baina beste bi denboraldi batera jarraituko dute.