Itxi

Ostirala, irailak 15

Espainiako Vueltako 19. etaparen profila eta ibilbidea: La Bañeza-Iscar (177,5 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Asturiasen bi egun gogor eman eta gero, eta lasterketako azken mendiko egunaren bezperan, tropelak ibilbide lauari egin beharko dio aurre etapa honetan, eta esprint handia egon liteke. Haizea, hori bai, beste oztopo bat izan liteke, bizi ibiliz gero.

Espainiako Vueltaren 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es.

2023ko Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa irailaren 15ean jokatuko dute, ostiralez. La Bañeza izango du abiapuntu, eta, 177,5 kilometro egin ostean, Iscar izango du helmuga, Gaztela eta Leonen. Ibilbide laua du, mendate puntuagarririk gabe, eta, hortaz, pentsatzeko modukoa da esprinterrek gorriz azpimarratuta izatea etapa hau; izan ere, aukera ona izan lezakete balio handiko garaipen bat eskuratzen saiatzeko.

Mendiko sailkapenerako mendaterik ez bada ere, etapako ibilbidean agertzen ez den beste oztopo bat izan liteke: haizea. Bizi ibiliz gero, urduritasuna, ziur aski, nabarmena izango da tropelean; gainera, azken hiru asteetako ahaleginagatik, txirrindulariak astindu ederra hartuta daude jada.

Hala, baliteke Iscarren, azken egunotan ez bezala, esprint handia ikustea. Biharamunean, baina, sailkapen nagusiko zalantza guztiak erabat argituta geldituko dira.

ETAPAREN PROFILA

Espainiako Vueltaren 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es.

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 19. etapa (irailak 15, ostirala)

Ibilbidea: La Bañeza-Iscar

Distantzia: 177,5 km

Irteera ordua: 13:15

Iritsiera ordua: 17:20 (46 km/h) | 17:30 (44 km/h) | 17:42 (42 km/h)

Mendiko saria: (ez dago mendaterik ibilbidean)

Albisteak (3)