Larunbata, irailak 16
Espainiako Vueltako 20. etaparen profila eta ibilbidea: Manzanares El Real - Guadarrama (208 km)
EITB MEDIA
Espainiako Vueltaren etapa luzeena lasterketa amaitzeko egun bat baino geratzen ez denean iritsiko da. Aldapa handirik ez duten arren, txirrindulariek hirugarren mailako 10 bat mendate izango dituzte aurrean.
Larunbat honetako Espainiako Vueltako hogeigarren etapa sailkapen nagusian gauzak aldatzeko azken aukera da, baina zaila izango da Jumbo Vismaren nagusitasuna eta Sepp Kuss liderraren sendotasuna ikusita.
Bada, Espainiako Vuelta bukatzeko egun bat geratzen dela, txirrindulariek lasterketako etapa luzeena izango dute aurrean larunbat honetan, irailaren 16an. 208 kilometro osatu beharko dituzte, Manzanares el Real eta Guadarrama artean.
Aldapa handirik ez izan arren, tropelak hirugarren mailako 6 mendateri aurre egin beharko die: Collado del Portazgo (10,8 km, eta % 3,4ko aldapak), Puerto de la Cruz Verde (7 km, % 5eko aldapekin), la Escondida (9 km, % 4,1eko maldekin), Santa María de la Alameda gaina (5 km eta % 5,6ko aldapak), Robledondo gaina (5,1 km, % 4,8ko aldapak, San Lorenzo del Escorial gaina (4,6 km, % 6,6ko maldak). Horietatik lau bitan igoko dituzte korrikalariek.
Orotara, 4.000 metro arteko altuerara helduko da etapa, arnasa hartzeko tarte gutxi dituen ibilbidean, ezta maldan behera ere.
Etapa: 20. etapa (irailak 16, larunbata)
Ibilbidea: Manzanares El Real-Guadarrama
Distantzia: 208 km
Irteera ordua: 11:55
Iritsiera ordua: 17:13 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) |17:48 (36 km/h)
Mendiko saria: Collado del Portazgo (3. maila), 12,8. kilometroan; La Cruz Verde (3. maila), 43. kilometroan; La Escondida (3. maila), 70,8. kilometroan; Santa Maria de la Alameda (3. maila), 87. kilometroan; Robledondo (3. maila), 94. kilometroan; La Escondida (3. maila), 124,2. kilometroan; Santa Maria de la Alameda (3. maila), 140,4. kilometroan; Robledondo (3. maila), 147,4. kilometroan; La Cruz Verde (3. maila), 181. kilometroan; San Lorenzo del Escorial (3. maila), 195,6. kilometroan.