Itxi

Europako Txapelketa

Usoa Ostolazak errepideko txirrindularitzako Europako Txapelketan parte hartuko du, Herbehereetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Laboral Kutxa taldeko txirrindularia (25 urte) hilaren 23an lehiatuko da errepideko lasterketan, Drenthe probintzian. Idoia Eraso, Eneritz Vadillo, Igor Arrieta, Enekoitz Azparren eta Diego Uriarte, berriz, 23 urtez azpiko mailako probetan arituko dira.

Usoa Ostolaza errepideko lasterketan arituko da. Argazkia: EITB Media.

Laboral Kutxa taldeko Usoa Ostolaza txirrindulari gipuzkoarrak errepideko txirrindularitzako Europako Txapelketan parte hartuko du, Herbehereetako Drenthe probintzian, hilaren 23an, Espainiako selekzioarekin. Idoia Eraso, Eneritz Vadillo, Igor Arrieta, Enekoitz Azparren eta Diego Uriarte, berriz, 23 urtez azpiko mailako probetan arituko dira errepideko Europako Txapelketan, erlojupekoan edo, kasu batzuetan, bi probetan.

Hortaz, Usoa Ostolaza 25 urteko zarauztarrak irailaren 23ko proban parte hartuko du, hau da, errepideko lasterketan, elite mailan. Probak 131,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta lasterketa Meppen hiritik irten eta Vam gainean amaituko da.

23 urtez azpiko mailan, Idoia Eraso iruindarra eta Eneritz Vadillo gorliztarra erlojupekoan arituko dira, hilaren 20an, asteazkenean, eta errepideko proban, hilaren 22an, ostiralean.

Gizonezkoetan, Igor Arrieta (Uharte Arakilen sortua da), Enekoitz Azparren donostiarra eta Diego Uriarte barañaindarra errepideko proban arituko dira, hilaren 22an.