Itxi

Europako Txapelketa

Henrik Pedersen, 23 urtez azpiko errepideko txirrindularitzako Europako txapelduna

EITB Media

Leer en Castellano

Danimarkarra nagusitu da Hoogeveen eta Col du VAM arteko ibilbidean. Ivan Romeo espainiarra izan da bigarren eta Paul Magnier frantziarra hirugarren. Euskal txirrindulari onena Enekoitz Azparren izan da, eta 36. postuan amaitu du proba.

Romeo (2.), Pedersen (txapelduna) eta Magnier (3.), podiumean. Argazkia: @UEC_cycling

Henrik Pedersen da 23 urtez azpiko mailako errepideko txirrindularitzako Europako txapelduna. Danimarkarrak garaipena bereganatu du Hoogeveen eta VAM gainaren arteko 136,5 kilometroko ibilbidean. Ivan Romeo espainiarra izan da bigarren, eta Paul Magnier frantziarra, hirugarren.

Pedersenek ez die aukerarik eman aurkariei, eta helmugako marra gurutzatzen lehena izan da. Romeo 25 segundo geroago helmugaratu da, eta Magnierrek espainiarrak baino 12 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

Bestalde, euskal txirrindulariei dagokienez, Enekoitz Azparren 36. izan da (Pedersenekiko 54 segundora), Igor Arrietak 40. amaitu du (irabazlearekiko 55 segundora) eta Diego Uriartek 83. bukatu du (txapeldunarekiko 6 minutu eta 58 segundora).

Sailkapena:

1 - PEDERSEN Henrik (Danimarka) 3:00:12

2 - ROMEO Ivan (Espainia) +0:25

3 - MAGNIER Paul (Frantzia) +0:37

4 - MIHKELS Madis (Estonia) +0:38

5 - KOPECKÝ Matyáš (Txekiar Errepublika) d. b.

6 - TEUTENBERG Tim Torn (Alemania) d. b.

7 - BUSATTO Francesco (Italia) d. b.

8 - CHRISTEN Fabio (Suitza) d. b.

9 - DE PRETTO Davide (Italia) +0:40

10 - UHLIG Henri (Alemania) d. b.

Albisteak (2)