Itxi

Europako Txapelketak

Christophe Laporte frantziarrak irabazi du errepideko Europako Txapelketa

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bigarren postua, eta zilarra, Wout Van Aert belgikarrk lortu du, eta brontzea, berriz, Olav Kooij herbeheretarrak.

Christophe Laporte. Argazkia: Efe.

Christophe Laporte frantziarrak irabazi du errepideko Europako Txapelketa, Assen eta Col du Vam arteko 199.8 kilometroko lasterketan gailenduta. Amaiera zirraragarria izan du probak, Wout Van Aert belgikarrak azken metroetan jotako erasoarekin.

30 urteko Laportek 31 garaipen lortu ditu jada profesionaletan eta Europako Txapelketa irabazten duen lehen frantziarra da. Iaz, urrea Fabio Jakobsen herbeheretarrak irabazi zuen.

Jumbo-Visma talde indartsuko txirrindulariak bakarrik aritu da azken 12 kilometroetan eta Wou Van Aertek gidatutako hirukotearen erasoari eusteko gai izan da, 2016an sortutako proban frantziar batek lortzen duen lehen garaipena erdiesteko. Van Aertek zilarra eraman du, eta brontzea, Olav Kooik herbeheretarrak.

Duela bederatzi aste, Laportek Munduko Txapelketako proba utzi behar izan zuen, baina igande honetan lortutako garaipenarekin orduko arantza ateratzea lortu du, azken metroetan urrea galtzear izan den arren.

Imanol Erviti nafarra 40. postuan sartu da, irabazlearengandik lau minutu eta 16 segundora.

Sailkapena

1 - LAPORTE Christophe (Frantzia) 4:15:50

2 - VAN AERT Wout (Belgika) d. b.

3 - KOOIJ Olav (Herbehereak) d. b.

4 - DE LIE Arnaud (Belgika) d. b.

5 - TEUNISSEN Mike (Herbehereak) +0:08

6 - TILLER Rasmus (Norvegia) d. b.

7 - PEDERSEN Mads (Danimarka) +0:13

8 - DEGENKOLB John (Alemania) +0:14

9 - KRON Andreas (Danimarka) +0:39

10 - SÉNÉCHAL Florian (Frantzia) +0:40

Albisteak (3)