Itxi

Agurra

Ervitik erretiroa hartuko du, 19 denboraldi goi-mailan eman ostean

EITB Media

Leer en Castellano

Nafarroako 39 urteko ziklistak profesional mailako txirrindularitza utziko duela iragarri du Il Lombardia lasterketan parte hartu ondoren.

IManol Erviti. Argazkia: EITB Media

Imanol Ervitik erretiroa hartuko duela iragarri du. Iruñeko (Nafarroa) txirrindulariak 39 urte ditu, eta 19 denboraldi eman ditu goi-mailan. Larunbat honetan, urriaren 7an, esan du eliteko txirrindularitzari agur esango diola, Il Lombardia lasterketan parte hartu ostean.

Ervitik bi hamarkada eman ditu Eusebio Unzuek zuzendutako egituretan. Taldeburuen laguntzaile lanetan ibili da batez ere. Alejandro Valverde, Nairo Quintana, Mikel Landa eta Enric Mas txirrindulariak izan dira bere ibilbideko taldeburu esanguratsuenak.

Gainera, 19 itzuli handitan egon da: 13 Frantziako Tourretan, Italiako Giri baten eta 19 Espainiako Vueltatan. Palmaresean ditu bi etapa garaipen Vueltan eta bat Errioxako Itzulian.

Albisteak (3)