Lesionatuta dago
Samuel Sanchezek iraileko munduko txapelketan hartu nahi du parte
Erredakzioa
Sasoian heltzeko, "sakrifizio handia" egin beharko duela azpimarratu du Euskaltel Euskadiko txirrindulariak.
Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irailean jokatuko den txirrindularitzako munduko txapelketarako prest egotea espero du. Irailaren 23an jokatuko dira, hain zuzen ere.
Frantziako Tourrean erorikoa izan zuen asturiarrak eta eskuineko eskuan hartu zuen mina. Munduko txapelketara sasoian heltzeko, "sakrifizio handia" egin beharko duela azpimarratu du Samuel Sanchezek. Oraingoz, baikorra da.