Berritzea
Geraint Thomasek kontratua berritu du Ineos taldearekin 2025era arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala, txirrindulari britainiarrak 16 urteko zikloa osatuko du ekipo horretan. Besteak beste, Frantziako Tourra irabazi zuen 2018an.
Geraint Thomas ziklistak kontratua berritu du Ineos taldearekin 2025. urteko denboraldia amaitu arte, bi aldeek astelehen honetan iragarri dutenaren arabera.
Horrenbestez, 16 urteko zikloa beteko du txirrindulari britainiarrak ekipoan. Taldearen arabera, "txirrindulari errespetatuenen artean eta kirolari britainiarren ikono gisa duen tokia berretsiko du erabaki horrekin".
Thomas bera oso pozik agertu da, Ineosen jarraituko duelako: "Taldekideekin bizikletan eta korrika ibiltzea eta entrenatzea biziki gogoko dut", azpimarratu du.
2018ko Frantziako Tourrean ez ezik, beste honako proba hauetan ere garaipenak lortu ditu: Paris-Niza, Dauphine, Suitzako Itzulia eta urrea Commonwealthen Jokoetan.