Itxi

Itzulera

Nairo Quintana Movistar Team taldera itzuli da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kolonbiako txirrindularia Movistarrera bueltatu da, 2019an Arkéa Samsic taldera joan eta gero.

Nairo Quintana Argazkia: @movistar_team

Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarra Movistar Team taldearekin arituko da 2024ko denboraldian, Movistarrek larunbat honetan jakinarazi duenez. Horrela bada, "bere oraintsuko historiaren ikur baten itzulera" baieztatu du; izan ere, Quintana (33 urte) bost denboraldi geroago itzuli da 2012tik 2019ra arte bere taldea izan zen horretara.

"Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldeak bere kirol egiturako izar bati ateak ireki dizkio, Telefonicak 2011tik Abarca Sports babestu duen etapan arrakasta handienetakoa lortu duen txirrindularietako bati, hain zuzen ere", adierazi du Movistarrek.

Nairo Quintanak Italiako Giroa (2014) eta Espainiako Vuelta (2016) irabazi zituen Unzuerekin, eta Frantziako Tourreko sailkapen nagusian bi aldiz izan zen bigarren eta behin hirugarren.

Kolonbiarra "hunkituta" agertu da "etxera" itzuli baita. "Urte zaila izan da. Lorik gabeko egunak, sekulako sakrifizioko egun asko, bizikletara igo eta aurrera egiten saiatuz, eguzkiarekin edo euriarekin. Baina merezi izan du. Ez dut aukera alferrik galduko. Taldearen balioak ezagutzen ditut, kirolaren balioak. Dena emango dut ondo egiteko, eta taldeari ekarpena egin nahi diot emaitzarik onenak lortzeko ", esan du.

Albisteak (4)