Itxi

Burgoseko Vuelta

Dani Morenok irabazi du itzulia, eta Chavesek azken etapa

Erredakzioa

Katsuha taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du 2012 Burgoseko Vuelta, eta Johan Esteban Chavesek lortu du garaipena azken etapan.

Daniel Moreno, 2012ko Burgoseko Vueltako irabazlea. Argazkia: EFE

Katusha taldeko Daniel Moreno txirrindulari espainiarrak irabazi du 2012ko Burgoseko Vuelta. Azken etapa, ordea, Johan Esteban Chaves kolonbiarrak irabazi du Lagunas de Neilako helmugan.

Euskalteleko txirrindulariek lan ona egin dute Burgoseko Vueltako azken etapan. Igor Anton hirugarren izan da azken etapan irabazlearengandik 11 segundora, eta Mikel Landak zazpigarren postuan bukatu du azken etapa hau.

Sailkapen nagusian, Daniel Moreno izan da onena. Bigarren postuan bukatu du Sergio Luis Henaok, eta hirugarren postua azken etapa irabazi duen Johan Esteban Chavesentzat izan da.

Bosgarren etapako sailkapena:

1. Johan Esteban Chaves (Colombia Coldeportes) 4:17:59
2. Sergio Luis Henao (Team Sky) m.t.
3. Igor Anton (Euskaltel) + 11
4. Daniel Moreno (Katusha) +22
5. Franco Pellizotti (Androni) + 26

Sailkapen nagusia:

1. Daniel Moreno (Katusha) 18:14:12
2. Sergio Luis Henao (Team Sky) + 10
3. Johan Esteban Chaves (Colombia Coldeportes) + 16
4. Franco Pellizotti (Androni) + 50
5. Javier Moreno (Movistar Team) + 58


Albisteak (3)