Itxi

Berritzea

Eduard Predesek Caja Rural-Seguros RGArekin berritu du hurrengo denboraldirako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kataluniako ziklistak seigarren denboraldia egingo du Caja Rural-Seguros RGA taldearekin, eta funtsezko zutabea izango da, bai kirol arloan, bai taldearen lidergoan.

Eduard Prades Argazkia: @CajaRural_RGA

Eduard Prades txirrindulari kataluniarrak kontratua berritu du Caja Rural-Seguros RGArekin 2024ko denboraldirako (seigarren denboraldia beteko du bertan), eta, taldeko beteranoena izanik, "kapitain" gisa arituko da.

2023 honetan, paper garrantzitsua jokatu du Caja Rural-Seguros RGAko txirrindularien garaipenetan Greziako Tourrean, Langkawiko Tourrean eta Torres Vedras Sari Nagusian.

Era berean, udan, uztaileko euskal klasikoetan, maila ona eman du, zazpigarren amaitu baitu Ordizian eta seigarren Getxon, eta bere izaera lehiakorra erakutsi du Euskadi eta Nafarroako errepideetan.

Albisteak (3)