Andaluziako Itzulia
2024ko Andaluziako Itzulia, azkenean, ostiralean hasiko da, erlojupeko batekin, eta hiru etapa izango ditu
EITB MEDIA
Aurreikuspena zen lasterketa asteazkenean hastea, otsailaren 14an, baina antolatzaileek bertan behera utzi dute etapa, Guardia Zibileko agenterik ezagatik. Osteguneko etapa ere ez dute jokatuko, eta Andaluziako Itzulia, iragarrita zegoenez, igandean amaituko da.
2024ko Andaluziako Itzulia, azkenean, ostiralean hasiko da, erlojupeko batekin, eta hiru etapa izango ditu. Aurreikuspena zen lasterketa asteazkenean hastea, otsailaren 14an, baina antolatzaileek bertan behera utzi dute etapa, Guardia Zibileko agenterik ezagatik. Osteguneko etapa ere ez dute jokatuko, eta Andaluziako Itzulia, iragarrita zegoenez, igandean amaituko da.
Testuinguru horretan, 70. Andaluziako Itzulia ostiralean hasiko da, Alcaudeten (Jaen), eta erlojupeko etapa batek emango dio hasiera; erlojupekoak bost kilometroko ibilbidea izango du.
Nekazarien manifestazioak tarteko, Guardia Zibileko hainbat agente joan behar izan dira haien destakamentuetara, eta horregatik gauzatu da agenterik eza.
Larunbatean, hilaren 17an, lasterketa Lucenatik abiatuko da, eta Nuestra Señora de Araceli mendatean izango du helmuga. Aztertuko dute protesten bilakaera, eta horren arabera erabakiko dute azken etapako ibilbidea zein izango den. Igandean jokatuko dute hori.