Itxi

2024KO VUELTA

Jorge Azanza (Euskaltel-Euskadi): "Gonbidapen hau oso garrantzitsua da"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Vueltaren aurtengo edizioan parte hartzeko jasotako gonbidapena pozik hartu du taldeko kirol arduradunak. Abuztuaren 17an abiatuko da lasterketa.

Jorge Azanzaren artxiboko irudia

Euskaltel-Euskadik 2024ko Espainiako Vueltan parte hartzeko ostiral honetan jasotako gonbidapena baloratu du, euskal taldearentzat oso garrantzitsua dela azpimarratuta.

"Taldea hazten ari da azken urteotan, eta bultzada handia emango digu kirol arloan. Beraz, Vuelta hasi arteko hilabete hauetan lasterketa guztietan sendo aritzeko balio behar digu", nabarmendu du Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak.

Abuztuaren 17an Lisboan abiatuko den lasterketan "dugun taldea ikus dadin nahi dugu, etapaz etapa borrokatuz, eta ahalik eta ondoen eginez, orain arte egin dugun moduan".

"Oso zoriontsu gaude gaur taldean. Horrenbestez, Unipublici eskerrak eman nahi dizkiogu, gugan erakutsitako konfiantzagatik. Gure konpromisoa Vueltan behar den moduan erantzutea izango da", gaineratu du Azanzak.

2018an aro berria hasi zuenetik, hirugarren aldiz hartuko du parte Euskaltel-Euskadik Vueltan, 2021eko eta 2022ko edizioetan ere lehiatu ostean.

Azkenik, Euskaltel-Euskaditik azaldu dutenez, "motibazio berezia izango dute irailaren 5eko etapari begira, Gasteiztik eta Izki parke naturaletik igaroko delako, Maeztutik".

Albisteak (1)