Itxi

Azken etapa

Marlen Reusser suitzarrak irabazi du Valentziako Volta, eta Elisa Balsamo italiarrak, azken etapa

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Italiarra esprintean gailendu da laugarren eta azken etapan. Quagliotto Laboral Kutxa taldeko herrikidea hirugarren helmugaratu da.

Marian Reusser. Argazkia: Efe.

Elisa Balsamo italiarrak (Lidl-Trek) irabazi du, esprintean, Valentziako Voltako laugarren eta azken etapa. Sailkapen nagusian, Marlen Reusser (SD Worx) nagusitu da, eta suitzarra lasterketa irabazi duen zazpigarren txirrindularia izan da.

Reusserrek kontrolpean izan du aurtengo edizioa, eta ihes egiteko saiakera guztiak bertan behera uzteko asmoarekin atera da azken etapan. Aurkariak lehenengo kilometroetatik hasi dira erasoan.

Azken etapako helmugan jokatutako esprintean, Elisa Balsamo italiarra gailendu da, Arlenis Sierraren kubatarraren eta Laboral Kutxako Nadia Quagliotto italiarraren aurretik.

Sailkapen nagusian, Reusser suitzarrak lehen postuari eutsi dio (berak irabazi du Vuelta); Katarzyna Niewiadoma (Canyon Sram) poloniarra bigarren geratu da, 8 segundora, eta Nyamh Fisher-Black (SD Worx) zeelandaberritarra hirugarren izan da, 12 segundora.

Etapa:

1 - BALSAMO Elisa (Lidl-Trek) 14:13:40

2 - SIERRA Arlenis (Movistar) m. t.

3 - QUAGLIOTTO Nadia (Laboral Kutxa) m. t.

4 - NELSON Josie (Team dsm) m. t.

5 - WILLIAMS Lily (Human) m. t.

Sailkapen nagusia:

1 - REUSSER Marlen (SD Worx) 24:52:20

2 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 0:08

3 - FISHER-BLACK Niamh (TSD Worx) +0:12

4 - LABOUS Juliette (Team dsm) +0:30

5 - REALINI Gaia (Lidl - Trek) +0:45

Albisteak (3)