Itxi

3. etapa

Phil Bauhausek esprintean irabazi du Tirreno-Adriaticoko hirugarren etapa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari alemaniarra azkarrena izan da, azken-aurreko bihurguneko erorikoaren ondoren.

Etapako irabazlea, Phil Bauhaus. Argazkia: EFE.

Phil Bauhaus alemaniarrak irabazi du Tirreno-Adriaticoko hirugarren etapa azken esprintean. Esprinter batzuk erori egin dira azken-aurreko bihurgunean, Jasper Philipesen azkarregi sartu delako bertan.

Irabazleak 5 ordu, 25 minutu eta 51 segundotan egin ditu 225 kilometroak. Asteazken honetan jokatutako etaparen ondoren, Juan Ayusok lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Kévin Vauquelinek (Arkéa-B & B Hotels) gertu izan du garaipena, nahiz eta, Bauhausek aurrea hartu dion helmugatik metro gutxira. Jonathan Milan, azken momentuan, garailea aurreratzen saiatu da, baina ezin izan du Bauhausekin. Azken honek, bigarren postuan bukatu du eta Vauquelinek osatu du podiuma.

Sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan, eta UAE Team Emirates taldeko Juan Ayusok jarraitzen du lider.

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - BAUHAUS Phil (Bahrain) 5:25:51

2 - MILAN Jonathan (Lidl) d. b.

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) d. b.

4 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.

5 - VENDRAME Andrea (Decathlon AG2R) d. b.

6 - VELASCO Simone (Astana) d. b.

7 - CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.

8 - MAYRHOFER Marius (Pro Cycling) d. b.

9 - VERMAERKE Kevin (Team dsm) d. b.

10 - ARNDT Nikias (Bahrain) d. b.

11 - AYUSO Juan (UAE) d. b.


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - AYUSO Juan (UAE) 10:09:22

2 - MILAN Jonathan (Lidl) +0:06

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:14

4 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:17

5 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:22

6 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) d. b.

7 - HINDLEY Jai (BORA) +0:24

8 - POWLESS Neilson (EF Education) +0:26

9 - POOLE Max (Team dsm) d. b.

10 - KÄMNA Lennard (BORA) d. b.

Albisteak (1)