5. etapa
Olav Kooijek bigarrenez irabazi du Paris-Nizan, Sisteronen izandako esprintean; Plappek lider jarraitzen du
EITB MEDIA
Vismako txirrindulari herbeheretarrak Mads Pedersen (Lidl) eta Pascal Ackermann (Israel) menderatu ditu, lasterketako bosgarren etapako irabazlea zehaztu duen esprint handian. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.
Visma-Lease a Bike taldeko Olav Kooij txirrindulari herbeheretarrak irabazi du, ostegunean, 2024ko Paris-Nizako bosgarren etapa, esprintean. Jardunaldiak ez du nabarmentzeko moduko aldaketarik ekarri sailkapen nagusian, eta, hala, Jayco-AlUla taldeko Luke Plapp ziklista australiarrak lider jarraitzen du.
Kooijek bigarrenez irabazi du etapa aurtengo Paris-Nizan; izan ere, aurreneko egunean ere gailendu zen. Sisteron udalerrian jokatutako esprintean, Lidl-Trekeko Mads Pedersen danimarkarra eta Israel-Premier Tech taldeko Pascal Ackermann helmugaratu dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Vismako txirrindulariak argi irabazi du, eta, beste behin, berretsi du sasoi puntu oso onean dabilela.
Ostiralean, lasterketan guztiz erabakigarria izango den asteburua hasi aurretik, Paris-Niza La-Colle-sur-Loupera iritsiko da; etapa gorabeheratsua izango da, mendi erdikoa, eta 198,5 kilometroko ibilbidea du.
5. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - KOOIJ Olav (Visma) 4:23:44
2 - PEDERSEN Mads (Lidl) m. t.
3 - ACKERMANN Pascal (Israel) m. t.
4 - BENNETT Sam (Decathlon AG2R) m. t.
5 - VAN POPPEL Danny (BORA) m. t.
6 - ANDRESEN Tobias Lund (DSM) m. t.
7 - TRENTIN Matteo (Tudor) m. t.
8 - PITHIE Laurence (Groupama) m. t.
9 - MIHKELS Madis (Intermarché) m. t.
10 - RAJOVIC Dusan (Bahrain) m. t.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - PLAPP Luke (Jayco) 17:38:48
2 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:13
3 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:27
4 - ALMEIDA Joao (UAE) +0:29
5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:30
6 - BERNAL Egan (INEOS) +0:40
7 - HARPER Chris (Jayco) +0:46
8 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:52
9 - URÁN Rigoberto (EF Education) +0:54
10 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +1:02