5. etapa
Axel Laurancek irabazi du Voltako bosgarren etapa, esprintean
EITB MEDIA
Sailkapen nagusian, Pogacarrek lider jarraitzen du larunbateko etapa nagusiaren aurretik.
Axel Laurence (Alpecin-Deceuninck) frantziarrak irabazi du ostiral honetan Kataluniako Voltako bosgarren etapa, Viladecansen (Bartzelona) esprintean amaitu den etapan. Bien bitartean, Pogacarrek lider jarraitzen du larunbateko etapa nagusiaren aurretik.
Gaurko ibilbidea ihesaldi arrakastatsu baterako diseinatuta zegoela zirudien arren, tropelaren erritmoak eguneko ihesaldi azpimarragarri bakarra neutralizatu du helmugatik 30 kilometrora, eta garaipena esprintean erabaki da bigarren egunez jarraian.
Faboritoak batera iritsi dira helmugara, eta, hori dela eta, ez da aldaketa nabarmenik izan Tadej Pogacar (UAE Emirates Team) esloveniarra buru duen sailkapen nagusian. Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra, bestalde, bigarren postuan dago, bi minutu baino gehiagora.
5. etapako sailkapena
1 - LAURANCE Axel (Alpecin) 3:36:05
2 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d. b.
3 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.
4 - AULAR Orluis (Caja Rural) d. b
5 - WILLIAMS Stephen (Israel) d. b.
6 - KONRAD Patrick (Lidl) d. b.
7 - GODON Dorian (Decathlon) d. b.
8 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.
9 - BARCELÓ Fernando (Caja Rural) d. b.
10 - VAN DEN BROEK Frank (Team DSM) d. b.
Clasificación general
1 - POGACAR Tadej (UAE) 20:54:36
2 – LANDA Mikel (Soudal) + 2:27
3 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 2:55
4 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 3:21
5 - HARPER Chris (Jayco) + 3:22
6 - MAS Enric (Movistar) + 3:27
7 - KUSS Sepp (Visma) + 3:31
8 - POELS Wout (Bahrain) + 3:31
9 - BERNAL Egan (INEOS) + 3:50
10 - ALMEIDA Joao (UAE) + 3:52