Itxi

Gent-Wevelgem 2024

Pedersen eta Wiebes garaile Gent-Wevelgem lasterketan

EITB Media

Leer en Castellano

Mads Pedersen danimarkarrak irabazi du gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Lorena Wiebes herbeheretarrak lortu du garaipena.

Mads Pedersen Argazkia: EFE

Mads Pedersenek (Lidl-Trek) eta Lorena Wiebesek (SD Worx) irabazi dute Belgikako Gante-Wevelgem klasikoa igande honetan, martxoaren 24an.

Gizonezkoen kategorian, Mads Pedersen danimarkarrak Mathieu van der Poel (Alpecin-Deceuninck) nederlandarra gainditu du helmugan bertan, 34 kilometroko ihesaldi luze baten ondoren.

Jordi Meeus (Bora-Hansgrohe) belgikarrak osatu du podiuma, Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) herrikidearen aurretik.

Wiebesek nagusi emakumezkoen proban

Emakumezkoen kategorian, bestalde, Lorena Wiebes herbeheretarra Elisa Balsamo (Lidl-Trek) italiarraren aurretik iritsi da helmugara, tarte txikiarekin izan bada ere.

Esprinterren arteko lehia bikaina izan da, eta Lotte Kopecky belgikarrak herbeheretarra bultzatu du helmugan. Beste italiar batek, Chiara Consonnik (UAE), osatu du Belgikako klasikoaren podiuma.

GIZONEZKOEN GENT-WEVELGEM LASTERKETAKO SAILKAPENA:

1 - PEDERSEN Mads (Lidl) 5:36:00

2 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) m.t.

3 - MEEUS Jordi (BORA) +0:16

4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) m.t.

5 - MILAN Jonathan (Lidl) m.t

EMAKUMEZKOEN GENT-WEVELGEM LASTERKETAKO SAILKAPENA:

1 - WIEBES Lorena (SD Worx) 4:16:19

2 - BALSAMO Elisa (Lidl) m.t.

3 - CONSONNI Chiara (UAE) m. t.

4 - KOOL Charlotte (dsm) m. t.

5 - CONFALONIERI Maria Giulia (Uno-X) m. t.

 

Albisteak (2)