Ebakuntza
Vingegaardi lepauztaieko haustura osatzeko ebakuntza egin diote
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari daniarraren taldeak sareetan jakinarazitakoaren arabera, ebakuntza ondo atera den arren, ez dakite zenbait denbora beharko duen guztiz osatzeko.
Jonas Vingegaard Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrari ebakuntza egin diote astearte honetan, joan den osteguneko Itzuliko 4. etapan erori ostean lepauztaiean izandako haustura osatzeko. Taldeak azaldu duenez, ebakuntza ondo atera den arren, ezin dute zehaztu zenbat denbora beharko duen guztiz errekuperatzeko.
"Jonas Vingegaardi lepauztaiean egindako ebakuntza ondo atera da. Datozen asteetan osatuko da, baina oraindik ez dago garbi zenbat denbora beharko duen", zehaztu du Vismak sareetan.
Update on Jonas Vingegaard:
— Team Visma | Lease a Bike (@vismaleaseabike) April 9, 2024
Jonas had a successful operation on his collarbone.
He will now spend the next few weeks recovering. It is not yet clear how long this will take.
He is doing well and expresses his gratitude to everyone for their kind words over the past few…
Frantziako Tourra bi aldiz irabazitako txirrindularia Gasteizko Txagorritxu Ospitalean dago, joan den ostegunaz gero. Merijn Zeeman Visma taldeko kirol zuzendariak joan den asteburuan esan zuen oraingoz ezin dela jakin Tourrean parte hartuko duen ala ez.
Lepauztaia ez ezik, zenbait saihets-hezur ere hautsi zituen Vingegaardek, erorikoaren ondorioz, pneumotoraxa jasateaz gain. Horrenbestez, ezin izan zuen 2023an irabazitako garaikurra defendatzen jarraitu.