Itxi

3. etapa

Juanpe Lopezek Alpeetako Tourrean lortu du bere ibilbideko aurreneko garaipena, eta lider jarri da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txirrindulari andaluziarrak bakarka irabazi du lasterketako hirugarren etapa; jardunaldi menditsua izan da, eta ziklistak euripean ibili dira.

Juanpe Lopez, pozarren, helmugan, etapa irabazita. Argazkia: EITB Media.

Lidl-Trek taldeko Juan Pedro "Juanpe" Lopez txirrindulari espainiarrak balentria egin du 2024ko Alpeetako Tourreko hirugarren egunean, asteazkenean; izan ere, andaluziarrak Austriako Tiroleko Schwaz hirian hasi eta bukatu den etapa irabazi du (124,8 kilometroko ibilbidea izan du etapa horrek), eta, halaber, sailkapen nagusiko lider jarri da.

26 urteko txirrindularia bakarka helmugaratu da, aurreneko postuan; lasterketako zati zailenean erasora jo du, eta garaipena jaso du sari gisa. Lidl-Trekeko gizonak helmugarako 26 kilometro eta lau igoera gelditzen zirela egin du aurrera (bi mendate, bina aldiz); orduan, Bardiani taldeko Giulio Pellizzari 20 urteko italiar gazteak ere alde egin du harekin batera.

Eguneko azken igoera Pillberg mendatea izan da; lasterketa bertan zela, gaina harrapatzeko 2,2 kilometro gelditzen zirela (6,6 kilometro etapa bukatzeko), bakarka gelditu da Juanpe Lopez. Pillbergeko pankartapean, 30 segundoko aldea zuen lider berriak; jaitsiera arriskutsua zen, errepidea bustita baitzegoen, eta ez zen erraza abantaila hori kudeatzea.

Hala ere, ez da inolako ezbeharrik izan, eta andaluziarrak irabazi du etapa. Pellizzari 23 segundora helmugaratu da; gerora, zortzi txirrindularik osatutako talde batek zeharkatu du helmugako pankartapean, Tobias Foss norvegiarra orain arteko liderra tartean eta buruan, 38 segundora.

3. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl - Trek) 3:16:11

2 - PELLIZZARI Giulio (Bardiani) +0:22

3 - FOSS Tobias (INEOS) +0:38

4 - BARDET Romain (Team DSM) d.b.

5 - PARET-PEINTRE Aurelien (Decathlon AG2R) d.b.

6 - TIBERI Antonio (Bahrain) d.b.

7 - POELS Wout (Bahrain) d.b.

8 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) d.b.

9 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon AG2R) d.b.

10 - SOSA Ivan Ramiro (Movistar) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl - Trek) 11:22:34

2 - FOSS Tobias (INEOS) +0:31

3 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) +0:45

4 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:48

5 - BARDET Romain (Team dsm) d.b.

6 - POELS Wout (Bahrain) d.b.

7 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon AG2R) d.b.

8 - PELLIZZARI Giulio (Bardiani) +0:57

9 - PARET-PEINTRE Aurélien (Decathlon AG2R) +1:19

10 - SOSA Iván Ramiro (Movistar) d.b.

Albisteak (2)