Romandiako Tourra
2024ko Romandiako Tourraren ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
EITB MEDIA
Suitzako lasterketa 77. ekitaldia apirilaren 23an hasiko da, asteartean, eta hilaren 28an amaitu, igandean. EITBk zuzenean emango ditu proban izango diren sarrerako etapa eta bost etapak. Besteak beste, Aranburu, Castroviejo, Oscar Rodriguez, Xabier Mikel Azparren eta Markel Beloki izango dira.
2024ko Romandiako Tourra, Suitzako lasterketaren 77. ekitaldia bera, apirilaren 23an hasiko da, asteartean, sarrerako etapa bat eta bost etapa izango ditu, horietako bat banakako erlojupeko bat, eta hilaren 28an amaituko da, igandez. EITBk zuzenean emango du proba, eitb.eus-en eta Euskal Telebistaren bidez (ETB1 eta ETB4); hain zuzen ere, emanaldia 15:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en sarrerakoan eta lehenengo hiru etapetan, eta laugarren eta bosgarren etapetan, ordea, eitb.eus eta ETB4 14:00etan hasiko dira lasterketa ematen eta ETB1en 15:00etan hasiko da saioa.
Aurreikuspena da Romandiako Tourrean izatea, besteak beste, txirrindulari hauek: Adam Yates, Juan Ayuso eta Brandon McNulty (UAE), Aleksandr Vlasov eta Jay Hindley (BORA), Alexey Lutsenko (Astana), Simon Yates (Jayco-AlUla) eta Carlos Rodriguez eta Egan Bernal (INEOS Grenadiers). Halaber, Euskal Herriko ziklista hauek izango dira: Alex Aranburu (Movistar), Jonathan Castroviejo eta Oscar Rodriguez (INEOS), Xabier Mikel Azparren (Q36.5) eta Markel Beloki (EF Education-EasyPost).
2024ko Romandiako Tourraren etapetako profilak
Sarrerako etapa (apirilak 23, asteartea): Payerne-Payerne, 2,28 kilometro
1. etapa (apirilak 24, asteazkena): Chateaux d'Oex-Friburgo, 165,7 kilometro
2. etapa (apirilak 25, osteguna): Friburgo-Salvan/Les Marecottes, 171 kilometro
3. etapa (apirilak 26, ostirala): Oron-Oron, 15,51 kilometro, banakako erlojupekoa
4. etapa (apirilak 27, larunbata): Saillon-Leysin, 151,7 kilometro
5. etapa (apirilak 28, igandea): Vernier-Vernier, 150,8 kilometro