Vuelta 2024
Santestebanek eta Ostolazak ez dute Espainiako Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz
EITB Media
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldea prest da Espainiako Vueltari ekiteko. Lasterketa apirilaren 28an hasiko da, Valentzian, eta maiatzaren 5ean amaituko da, Madrilen, eta guztira zortzi etapa izango ditu.
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz. Hala ere, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak talde lehiakorra eramango du, 7 txirrindulari hauek osatutakoa: Idoia Eraso, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti.
Guztira 21 talde arituko dira bertan: WorldTourreko 13 eta Kontinental mailako 8. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa han egongo da, lasterketa ona egiteko gogoz.