Romandiako Tourra 2024
Carlos Rodriguezek irabazi du Romandiako Tourra, eta Dorian Godonek azken etapa
EITB Media
Godonek bereganatu du garaipena bosgarren eta azken etapan, esprintean nagusituta. Lasterketako irabazlea Rodriguez izan da, eta Vlasovek (bigarren) eta Lipowitzek (hirugarren) osatu dute podiuma. Alex Aranburu bosgarren izan da etapan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carlos Rodriguezek (INEOS Grenadiers) irabazi du 2024ko Romandiako Tourra, eta Dorian Godonek (Decathlon AG2R La Mondiale) bereganatu du Venierren hasi eta amaitutako bosgarren eta azken etapa.
Rodriguez taldeburu izan duen INEOS Grenadiersek kontrolpean izan du etapa, eta ez die aukerarik eman aurkariei espainiarrari min egiteko. Horrela, helmuga 26. postuan gurutzatuta, sailkapen nagusiko lehen postua bermatu du Carlos Rodriguezek. Aleksandr Vlasov (BORA-hansgrohe) izan da bigarren, 7 segundora, eta Florian Lipowitz (BORA-hangrohe) hirugarren, 9ra.
Bestalde, etapa garaipena esprintean erabaki da. Azken metroetan, Godon izan da onena, Simone Consonni (Lidl-Trek) eta Dion Smith (Intermarche-Wanty) menderatuta.
Sailkapen nagusia:
1 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 15:44:46
2 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:07
3 - LIPOWITZ Florian (BORA) +0:09
4 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:21
5 - AYUSO Juan (UAE) +0:27
6 - MAS Enric (Movistar) +0:38
7 - CARAPAZ Richard (EF E) +0:49
8 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:52
9 - GEOGHEGAN HART Tao (Lidl) +1:02
10 - BERNAL Egan (INEOS) +1:23
5. etapako sailkapena:
1 - GODON Dorian (Decathlon) 3:22:00
2 - CONSONNI Simone (Lidl) d. b.
3 - SMITH Dion (Intermarché) d. b.
4 - VAN DIJKE Tim (Visma) d. b.
5 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.
6 - NYS Thibau (Lidl) d. b.
7 - VENTURINI Clément (Arkea) d. b.
8 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.
9 - GRUEL Thibaud (Groupama) d. b.
10 - VERMEERSCH Gianni (Alpecin) d. b.