Espainiako Vuelta (7. etapa)
Marianne Vosek irabazi du Sigüenzan, eta Vollering lider iritsi da azken etapara
Agentziak | EITB Media
Herbehereetako txirrindulari beteranoa, Visma taldekoa, ihesaldien taldeari gailendu zaio azken aldapan erasoa jota.
Marianne Vosek, Visma taldeko txirrindulari beteranoak, irabazi du larunbat honetan emakumezkoen Espainiako Vueltako zazpigarren eta azken-aurreko etapa (138,6 kilometrokoa, San Esteban de Gormaz eta Sigüenza artean), eta Demi Vollering (SD Worx-Protime) herrikideak sailkapen nagusiko lider izaten jarraitzen du.
36 urteko txirrindulariak, dagoeneko 253 garaipen lortu ditu profesionaletan, azken aldapan erasoa jo du Kristen Faulkner estatubatuarraren (EF Education-Cannondale), Elisa Longo Borghini italiarraren (Lidl-Trek) eta Demi Vollering liderraren aurretik.
Zortzigarren eta azken etaparen faltan, igande honetan Madrilgo Telefonica barrutiaren eta Valdesqui estazioaren artean izango dena, Volleringek lider jarraitzen du; 52 segundoko aldea ateratzen dio Longo Borghiniri, eta 1:14koa Anne Markus taldekideari.
SAILKAPEN OROKORRA
1. VOS Marianne (Team Visma) 3:27:56
2. FAULKNER Kristen (EF Education) 0:02
3. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) d.b.
4. VOLLERING Demi (SD Worx) d.b.
5. GÅSKJENN Ingvild (Liv AlUla Jayco) d.b.
6. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) d.b.
7. MARKUS Riejanne (Team Visma) d.b.
8. MUZIC Évita (FDJ - SUEZ) d.b.
9. ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +0:08
10. JANSEN Eline (VolkerWessels Women's Pro Cycling Team) +0:10
CLASIFICACIÓN GENERAL
1. VOLLERING Demi (SD Worx) 20:47:59
2. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) +0:52
3. MARKUS Riejanne (Visma) +1:14
4. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) +1:48
5. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +2:16
6. MUZIC Évita (FDJ) +2:42
7. FAULKNER Kristen (EF Education)+3:23
8. REUSSER Marlen (Team SD Worx) +3:24
9. BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) + 3:27
10. KASTELIJN Yara (Fenix) +4:07