Suitzako Itzulia
2024ko Suitzako Itzuliko ibilbidea eta profilak
EITB MEDIA
Ekainaren 9a eta 16a bitartean jokatuko da, zortzi etapa izango ditu, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte guztiak.
2024ko Suitzako Itzulia igandean hasiko da, ekainaren 9an, astebeteren buruan amaituko da, hilaren 16an, eta zortzi etapa izango ditu. Ospe handiko lasterketa 87. aldiz egingo dute, eta, urtero bezala, WorldTour mailako azken proba izango da Frantziako Tourra hasi aurretik. Antolatzaileen esanetan, besteak beste, 2023ko irabazle Mattias Skjelmos (Lidl-Trek), Richard Carapaz (EF Education), Egan Bernal (INEOS Grenadiers) eta Adam Yates (UAE Emirates) arituko dira bertan azken garaipena lortzeko faborito nagusien artean. Euskal txirrindularitzari dagokionez, Ion Izagirre (Cofidis) izango da irteeran, bai eta Oscar Rodriguez (INEOS) eta Xabier Mikel Azparren (Q36.5) ere; Izagirre lasterketa bikaina egiteko moduan dauden ziklisten artean dago, eta Rodriguez eta Azparren ere aterako dira dena ematera.
EITBk zuzenean emango du 2024ko Suitzako Itzulia arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:15etik aurrera, baina salbuespenak izango dira aurreneko etapa, 16:00etan hasiko baita, Dauphine Kriteriuma amaitutakoan, eta seigarrena, hilaren 14koa, 14:00etan hasiko baita eitb.eus-en eta ETB4n (15:15ean, ETB1era igaroko da emanaldia).
2024ko Suitzako Itzuliko etapak
1. etapa (ekainak 9, igandea): Vaduz - Vaduz (4,8 kilometro, banakako erlojupekoa)
2. etapa (ekainak 10, astelehena): Vaduz - Regensdorf (176,9 kilometro)
3. etapa (ekainak 11, asteartea): Steinmaur - Rüschlikon (161,7 kilometro)
4. etapa (ekainak 12, asteazkena): Rüschlikon - San Gottardo (170,9 kilometro)
5. etapa (ekainak 13, osteguna): Ambri - Cari (148,6 kilometro)
6. etapa (ekainak 14, ostirala): Locarno - Blatten (151,4 kilometro)
7. etapa (ekainak 15 larunbata): Villars-sur-Ollon - Villars-sur-Ollon (118,2 kilometro)
8. etapa (ekainak 16, igandea): Aigle - Villars-sur-Ollon (15,7 kilometro, banakako erlojupekoa)