Kargatzen...
Itxi

Suitzako Itzulia, 1. etapa

Lampaert belgikarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra, erlojuaren kontrako saioa irabazita

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Bigarren Stefan Bisseger (EF Education) suitzarra izan da, hiru segundora, eta hirugarren Ethan Hayter (Ineos), laura.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Yves Lampaert (Soudal Quick Step) belgikarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra, Vaduzen (Liechtenstein) jokatutako erlojuaren kontrako banakako saioan gailenduta. 4,77 kilometroko ibilbidean egin dute proba.

33 urteko belgikarrak 5 minutu eta 5 segundo behar izan ditu ibilbide labur eta gorabeheratsua osatzeko, batez beste orduko 56.195 kilometroko abiaduran. Bigarren eta hirugarren, erlojuaren kontrako saioetako bi espezialista izan dira: Stefan Bisseger (EF Education), hiru segundora, eta Ethan Hayter (Ineos) britainiarra, laura. Faboritoen artean azkarrena Joao Almeida (UAE) izan da, 6 segundora.

Portugaldarraren erreferentzia hartuta, Adam Yatesek (UAE) 9 segundo gehiago behar izan ditu; Tom Pidcockek, 11 gehiago; Enric Masek eta Richard Carapazek, 17, eta Nairo Quintanak, 20.

Lampaertek goiz egin du bere saioa, eta guztiek amaitu arte itxaron behar izan du. Podiumera joateko bakarrik altxatu da aulkitik. Bere ibilbide profesionalen lortu duen 16. garaipena da honakoa. Besteak beste, 2022ko Tourreko lehen etapan gailendu zen, eta 2017ko Espainiako Itzulian, Gruissanen (Frantzia) amaitutako etapan.

Sailkapen nagusian, hiru segundora du Bissegger, eta laura Hayter. Gaurkoa ere zenbatuta, Soudal taldeak 20 garaipen lortu ditu jada aurtengo denboraldian.

Astelehenen honetan, bigarren etapa korrituko dute, 177,3 kilometrokoa, Vaduz eta Regensdorf artean.

Etapako sailkapena

1 - LAMPAERT Yves (Soudal) 00:05:05

2 - BISSEGGER Stefan (EF Education) + 0:03

3 - HAYTER Ethan (INEOS) + 0:04

4 - ALMEIDA João (UAE) + 0:07

5 - FISHER-BLACK Finn (UAE) + 0:07

6 - WATSON Samuel (Groupama) + 0:09

7 - BETTIOL Alberto (EF Education) + 0:09

8 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0:11

9 - SCHMID Mauro (Team) + 0:11

10 - KRAGH ANDERSEN Søren (Alpecin) + 0:11

 Sailkapen nagusia

1 - LAMPAERT Yves (Soudal) 00:05:05

2 - BISSEGGER Stefan (EF Education) + 0:03

3 - HAYTER Ethan (INEOS) + 0:04

4 - ALMEIDA João (UAE) + 0:07

5 - FISHER-BLACK Finn (UAE) + 0:07

6 - WATSON Samuel (Groupama) + 0:09

7 - BETTIOL Alberto (EF Education) + 0:09

8 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0:11

9 - SCHMID Mauro (Team Jayco) + 0:11

10 - KRAGH ANDERSEN Søren (Alpecin) + 0:11

Albisteak (2)

Bideoak (1)