Itxi

2024ko Esloveniako Tourra

Pello Bilbaok irabazi du Esloveniako Tourreko azken-aurreko etapa, eta bigarren jarri da sailkapen nagusian

EITB Media

Leer en Castellano

Gernika-Lumoko (Bizkaia) txirrindulariak bereganatu du garaipena laugarren etapan, Double, Aleotti, Pellizzari eta Pozzovivo ziklistei 3 segundo aterata. Hala, bada, lasterketa amaitzeko etapa bat falta denean, Bilbao bigarren jarri da sailkapen nagusian, liderrarekiko 12 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pello Bilbaok (Bahrain-Victorious) irabazi du Esloveniako Tourreko laugarren eta azken-aurreko etapa, Skofljica eta Krvavec (147,2 km) artekoa, eta bigarren jarri da sailkapen nagusian.

Gernika-Lumokoak (Bizkaia) hiru segundo atera dizkie helmugan Paul Double (Polti Kometa), Giovanni Aleotti (BORA-hansgrohe), Giulio Pellizzari (VF Group-Bardiani CFS-Faizane) eta Domenico Pozzovivo (VF Group-Bardiani CFS-Faizane) ziklistei. Beste euskal txirrindulari bat, Mikel Bizkarra (EUskaltel-Euskadi), hamaikagarren sailkatu da etapan.

Esloveniako Tourra amaitzeko etapa bakarra falta dela, Aleotti da sailkapen nagusiko liderra, Pello Bilbao 12 segundora du, bigarren postuan, eta Pozzovivo eta Pellizzari hirugarren eta laugarren dira, hurrenez hurren, 25 segundora.

4. etapako sailkapena:

1 - BILBAO Pello (Bahrain) 3:59:09

2 - DOUBLE Paul (Polti) +0:03

3 - ALEOTTI Giovanni (BORA) d. b.

4 - PELLIZZARI Giulio (VF Group) d. b.

5 - POZZOVIVO Domenico (VF Group) d. b.
-----------------------------------------------------------
11 - BIZKARRA Mikel (Euskaltel) +0:23

Sailkapen nagusia:

1 - ALEOTTI Giovanni (BORA) 16:46:25

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:12

3 - POZZOVIVO Domenico (VF Group) +0:25

4 - PELLIZZARI Giulio (VF Group) d. b.

5 - CRAS Steff (TotalEnergies) +0:34

Bideoak (1)