Suitzako Itzulia
Yates eta Almeida elkarrekin helmugaratu dira, UAEren garaipen argian
I. G. | EITB MEDIA
Bi txirrindulariek batera helmugaratzea erabaki dute. Bestalde, Ion Izagirre txirrindulari gipuzkoarra erori egin da etapa hasi eta kilometro gutxira, eta lasterketa utzi behar izan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Adam Yates (UAE) britainiarra eta João Almeida (UAE) portugaldarra batera helmugaratu dira Villars-sur-Ollonen 2024ko Suitzako Itzuliko zazpigarren etapan.
Helmugarako hiru kilometro falta zirenean, Almeidak erasoa jo du garaipenaren bila joateko, eta berarekin abiatu dira Adam Yates liderra, Wilco Kelderman (Visma) eta Matthew Riccitello (Israel). Azken kilometroan harrapatu dute lasterketaren buruan zihoan txirrindularia, Felix Gall (AG2R).
Azken metroetan, Yatesek eta Almeidak bakar-bakarrik egin dute aurrera, eta helmuga elkarrekin zeharkatzea erabaki dute, baina Yates taldeburua sartu da aurretik, eta horrek eskuratu du irabazleari zegokion gainsaria. Matthew Riccitello estatubatuarra izan da hirugarren.
Bestalde, Ion Izagirre txirrindulari gipuzkoarra erori egin da etapa hasi eta kilometro gutxira, eta lasterketa utzi behar izan du.
Igande honetan, Suitzako Itzuliko zortzigarren eta azken etapa jokatuko da Aigle eta Villars-sur-Ollon artean. Bakarkako erlojupekoan argituko da nork irabazten duen etapa eta nork eramango duen etxera maillot horia.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - YATES Adam (UAE) 3:05:41
2 - ALMEIDA João (UAE) d. b.
3 - RICCITELLO Matthew (Israel) +0:14
4 - KELDERMAN Wilco (Visma) +0:16
5 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) m. t.
6 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.
7 - ONLEY Oscar (DSM) d. b.
8 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.
9 - GALL Felix (Decathlon) +0:32
10 - MAS Enric (Movistar) +0:35
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - YATES Adam (UAE) 19:45:17
2 - ALMEIDA João (UAE) +0:31
3 - BERNAL Egan (INEOS) +1:51
4 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +2:50
5 - RICCITELLO Matthew (Israel) +3:02
6 - MAS Enric (Movistar) +3:23
7 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +3:54
8 - ONLEY Oscar (DSM) +4:03
9 - GALL Felix (Decathlon) +4:41
10 - KELDERMAN Wilco (Visma) +4:59