Itxi

PIRINIOETAKO TOURRA

Usoa Ostolazak irabazi du Pirinioetako Tourra

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nay eta Bosdarros arteko azken etapan (125,58 km) Zarauzkoa bosgarren geratu da. Nahikoa izan da maillot horia bereganatzeko.

Usoa Ostolaza. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa

Usoa Ostolaza gipuzkoarrak irabazi du Pirinioetako Tourra. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindularia sailkapen nagusiko lider jarri zen Pierrefitte-Nestalas eta Aubisque arteko azken-aurreko etapan, garaipena lortuta.

Nay eta Bosdarros arteko azken etapan (125,58 km), igandean, Zarauzkoa bosgarren geratu da. Nahikoa izan da maillot horia bereganatzeko. Sailkapen nagusian, 31 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari, Valentina Cavallar (Arkea) austriarrari, eta 58, berriz, hirugarrenari, Yurani Blanco taldekideari.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 9:49:31

2. CAVALLAR Valentina (Arkea) 0:31

3. BLANCO Yurani (Laboral Kutxa) 0:58

4. PEREKITKO Karolina (Winspace) 1:24

5. THOMAS Ségolène (Team Komugi) 1:31

Albisteak (1)