Itxi

Baloise Belgikako Tourra

Alex Aranburu hirugarren izan da Belgikako Tourrean

EITB Media

Leer en Castellano

Movistar taldeko euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du lasterketa. Soren Waerenskjold izan da txapelduna.

Alex Aranburu, Movistar taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB Media

Alex Aranburu (Movistar) hirugarren izan da Baloise Belgikako Tourrean. Euskal txirrindulariak Soren Waerenskjold (Uno-X Mobility) itzuliko irabazlearekiko zazpi segundora amaitu du lasterketa. Mathias Vacek (Lidl-Trek) izan da bigarren, garailearekiko lau segundora.

Aranburuk etapa garaipena bereganatu zuen laugarren eta azken-aurreko etapan. Lasterketa irabazteko aukerarekin heldu da azken etapara, baina ezin izan dio lidertza lapurtu Waerenskjoldi.

Bosgarren eta azken etapako irabazlea esprintean erabaki da. Azken metroetan, Tim Merlier (Soudal-Quick Step) izan da onena, Jasper Philipsen (Alpecin-Decuninck) bigarren eta Tom van Asbroeck (Israel-Premier Tech) hirugarren.

Sailkapen nagusia:

1 - WÆRENSKJOLD Søren (Uno) 16:27:19

2 - VACEK Mathias (Lidl) +0:04

3 - ARANBURU Alex (Movistar) +0:07

4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +0:17

5 - STUYVEN Jasper (Lidl) +0:19

5. etapako sailkapena:

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:53:50

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.

3 - VAN ASBROECK Tom (Israel) d. b.

4 - VACEK Mathias (Lidl) d. b.

5 - DE PESTEL Sander (Decathlon) d. b.

Albisteak (1)