Itxi

Espainiako Txapelketa

Alex Aranburu da errepideko 2024ko Espainiako txapelduna

EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoako txirrindularia nagusitu da Espainiako Txapelketako errepideko proban. Hala, bada, Oier Lazkano taldekidearen lekukoa hartu du, gasteiztarra izan baitzen txapelduna 2023an. Lazkano bigarren izan da 2024 lasterketan eta Jesus Herrada hirugarren.

Alex Aranburu Espainiako Txapelketan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Alex Aranburu (Movistar) da errepideko 2024ko Espainiako txapelduna San Lorenzo de El Escorialen hasi eta amaitutako 201,6 kilometroko ibilbidean nagusituta. Gainera, Movistar taldeak Oier Lazkano euskaldunaren bigarren postuarekin biribildu du jardunaldia.

Aranburu bakarrik heldu da helmugara, ihes eginda; 4 ordu, 39 minutu eta 59 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren izan da Lazkano iazko txapelduna 52 segundora, eta hirugarren postua Jesus Herradarentzat (Cofidis) izan da, irabazlearekiko 58 segundora. Mikel Landak (Soudal-Quick Step) bosgarren amaitu du garailearekiko minutu bat eta segundo batera, eta Ander Okamika (Burgos BH) zortzigarren izan da Aranbururekiko minutu eta 8 segundora.

Ezkio-Itxasokoak 28 urte ditu, eta bere zortzigarren garaipena lortu du profesional mailan. Alex Aranburuk 2023an txapeldun izan zen Oier Lazkanoren lekukoa hartu du Espainiako Txapelketako palmaresean.

Bestalde, Ander Ganzabal (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) da elite mailako errepideko 2024ko Espainiako txapelduina.

Sailkapena:

1 - ARANBURU Alex (Movistar) 4:39:53

2 - LAZKANO Oier (Movistar) +0:53

3 - HERRADA Jesus (Cofidis) +0:59

4 - CANAL Carlos (Movistar) +1:01

5 - LANDA Mikel (Soudal) d. b.

6 - ADRIA Roger (BORA) +1:03

7 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) d. b.

8 - OKAMIKA Ander (Burgos) +1:08

9 - MARTI Pau (Israel) +1:10

10 - DE LA CRUZ David (Q36.5) +1:15

Albisteak (2)