Fitxaketa
Ander Ganzabal Euskaltelekin arituko da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ganzabalek 24 urte ditu eta Laboral Kutxako txirrindularia da. Denboraldi honetan sei garaipen lortu ditu afizionatu mailan, eta 'stagiare' moduan arituko da Euskaltel-Euskadin abuztuaren 1etik aurrera.
Ander Ganzabal txirrindulari bizkaitarra, elite mailako Espainiako txapelduna, 'stagiare' moduan arituko da Euskaltel-Euskadin abuztuaren 1etik aurrera, euskal taldeak iragarri duenez.
Ganzabalek 24 urte ditu eta Laboral Kutxako txirrindularia da. Denboraldi honetan sei garaipen lortu ditu afizionatu mailan: Lizarrako, Gorlako eta Irungo Euskaldun Txapelketako probak, etapa bat eta Zirkuitu Menditarreko sailkapen nagusia eta urrea joan den ekainaren 23an San Lorenzo de El Escorialen jokatutako Nazionalean.
Gainera, Orozkoko txirrindularia Euskalduneko irabazlea izan zen eta bigarren izan zen Markina-Xemein eta Murgian, hirugarren Aiztondoko Klasikoan, Zornotzan, Berriatuan eta Tolosan, zazpigarren Nafarroako Itzulian eta bederatzigarren Legazpiko Klasikoan.