Itxi

Mendiko etapa

Urtasunek Britainia Handiko Tourreko zazpigarren etapa irabazi du

Erredakzioa

De Maar helmugarako zuzenean atzean utzi du Urtasunek Samuel Sanchezen laguntzarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Urtasunek (Euskaltel-Euskadi) Britainia Handiko Tourreko zazpigarren etapan garaipena lortu du gaur. 170,7 kilometroko ibilbideak Barnstaple eta Dartmouth lotu ditu.

Samuel Sanchez eta txirrindulari nafarra lasterketa-buruan izan dira eta talde laranjararen denboraldi bikaina borobildu dute. Jonathan Tiernan-Lockek (Endura Racing) lidergoari eutsi dio azken kilometroetan eraso egin eta gero.

De Maar eta Basso helmugarako zuzenean atzean utzi ditu Urtasunek Samuel Sanchezen laguntzarekin.

7. etapa:


1. Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi)
2. Mac De Maar (UnitedHealthcare) d.b.
3. Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) d.b.
4. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
5. Leopold Konig (NetApp) 29 segundora
6. Nathan Haas (Garmin-Sharp) 47 segundora
7. Wesley Sulzberger (Orica-GreenEDGE) d.b.
8. Jonathan Tiernan-Locke (Endura Racing) d.b



Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)