Itxi

PARIS 2024

Tadej Pogacarrek uko egin die Olinpiar Jokoei atseden hartzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Domen Novakek beteko du Frantziako Tourra irabazi berri duenb txirrindulariaren tokia errepideko proban.

Tadej Pogacar Frantziako Tourreko podiumean. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak, igandean Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazi berri duenak (sei etapa garaipen bereganatuta), ez du parte hartuko 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan.

Hala zabaldu du Esloveniako olinpiar batzordeak ohar baten bidez: "Gizonezkoen txirrindularitza-taldeko hautatzaileak aurtengo Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten txirrindularien izenak jakinarazi ditu. Zoritxarrez, Tadej Pogacar ez dago horien artean", irakur daiteke aipatu oharrean.

Pogacarrek "bertan behera utzi du bere parte-hartzea, nekatuegi dagoelako", azaldu du erakundeak.

Horrenbestez, Domen Novak izango da Pocagarren lekua hartuko duena errepideko proban, Matej Mohoric eta Luka Mezgecekin batera aritzeko. Jan Tratnikek, berriz, erlojupeko proba jokatuko du.

Albisteak (1)

Bideoak (6)