Itxi

Portugalgo Volta

Euskalteleko Luis Angel Matek irabazi du Portugalgo Voltako laugarren etapa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Agirre (Kern Pharma) hirugarren postura jaitsi da sailkapen nagusian, eta Bizkarrak (Euskaltel) laugarren postuari eutsi dio.

Luis Angel Mate. Argazkia: Euskaltel / Matias Novo / Podium Events

Luis Angel Mate (Euskaltel-Euskadi) espainiarrak irabazi du igande honetan Portugalgo Voltako laugarren etapa. Gainera, Mauricio Moreira uruguaitarrak lasterketa utzi behar izan du, konortea galdu ondoren.

Matek 4 ordu eta 58 minutuan egin du Sabugal eta Guarda arteko ibilbidea, Rafael Reis portugaldarrak (Sabgal/Anicolor) baino segundo bat gutxiagoan eta Iñigo Elosegui (Kern Pharma) baino zazpi gutxiagoan.

Sailkapen nagusian, Afonso Eulalio (ABTF Betão-Feirense) portugaldarrak jarraitzen du buruan, eta Colin Stüssi (Team Vorarlberg) suitzarra eta Jon Agirre (Kern Pharma) euskalduna daude ondoren.

ETAPAKO SAILKAPENA

1.- MATE Luis Angel (Euskaltel) 4:13:27

2.- REIS Rafael (Sabgal / Anicolor) +0:01

3.- ELOSEGUI Iñigo (Kern Pharma) +0:07

4.- TIVANI German Nicolás (Aviludo) +0:15

5.- SWIRBUL Keegan (Efapel) +0:17

6.- CADENA Edgar David (Petrolike) +0:23

7.- LEAÇA Gonçalo (Credibom) +0:25

8.- GRIGOREV Aleksandr (Efapel) +0:34

9.- VOLLMER Andrew (Illes Balears Arabay Cycling) +0:47

10.- SILVA Afonso (APHotels & Resorts) +0:54

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- EULALIO Afonso (ABTF) 16:37:21

2.- STÜSSI Colin (Vorarlberg) +0:16

3.- AGIRRE Jon (Kern Pharma) +0:26

4.- BIZKARRA Mikel (Euskaltel) +0:50

5.- CAMARGO Diego Andrés (Petrolike) +1:18

6.- CARVALHO Antonio (ABTF) +1:23

7.- BOU Joan (Euskaltel) +1:33

8.- FERNANDEZ Delio (APHotels & Resorts) +1:46

9.- FERNANDES Luís (Credibom) +1:48

10.- CHUMIL Sergio Geovani (Burgos) +1:59

Albisteak (1)