Portugaldo Volta
Lopez de Abetxuko bigarren izan da Portugalgo Voltako zortzigarren etapan
EITB Media
Euskaltel-Euskadi taldeko Andoni Lopez de Abetxuko txirrindulariak bigarren postuan amaitu du lasterketako 8. etapa. Tomas Contte izan da onena esprintean, eta euskal ziklista gainditu du.
Andoni Lopez de Abetxuko Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia bigarren izan da Portugalgo Voltako zortzigarren etapan. Irabazlea esprintean erabaki da, eta Tomas Conttek bereganatu du garaipena, Lopez de Abetxuko eta Rafael Reis (hirugarren) menderatuta.
Bestalde, Kern Pharma taldeko Iñigo Elosegui eta Hugo Aznar euskal ziklistak zazpigarren eta zortzigarren sartu dira hurrenez hurren, segundo bakarrera.
Sailkapen nagusian, Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi) hirugarren postuan dago, Alfonso Eulalio liderrarekiko 55 segundora eta Colin Stussi bigarrenarekiko 34ra.
8. etapako sailkapena:
1 - CONTTE Tomas (Aviludo) 4:24:05
2 - LOPEZ DE ABETXUKO Andoni (Euskaltel) d. b.
3 - REIS Rafael (Sabgal) d. b.
4 - BASSETT Stephen (Echelon) +0:01
5 - GOMES Luís (GI Group) d. b.
6 - GUERREIRO Francisco (GI Group) d. b.
7 - ELOSEGUI Iñigo (Kern Pharma) d. b.
8 - AZNAR Hugo (Kern Pharma) d. b.
9 - ANTUNES Tiago (Efapel) +0:02
10 - ROTA Raúl (Rádio Popular) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - EULALIO Afonso (ABTF) 33:01:10
2 - STÜSSI Colin (Vorarlberg) +0:21
3 - BIZKARRA Mikel (Euskaltel) +0:55
4 - CAMARGO Diego Andrés (Petrolike) +1:24
5 - CARVALHO Antonio (ABTF) +1:29
6 - BOU Joan (Euskaltel) +1:38
7 - FERNANDEZ Delio (APHotels & Resorts) +1:52
8 - CHUMIL Sergio Geovani (Burgos) +2:05
9 - OKAMIKA Ander (Burgos) +2:06
10 - DEL PINO Jesus (Aviludo) +2:16