Kargatzen...
Itxi

Entrenatzen ari zela

Euskaltel-Euskadiko Victor Cabedo hil da

Erredakzioa

Mendate bat jaisten ari zela, aurrez-aurre zetorren auto batek jo du bete-betean. Cabedo sakanetik behera amildu da, eta bertan hil.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Victor Cabedo txirrindularia (Euskatel-Euskadi) istripu batean hil da. Casteloko Almedijar herrian entrenatzen ari zela zendu da, bere jaioterritik oso gertu. Mendate bat jaisten ari zela, aurrez-aurre zetorren auto batek jo du bete-betean. Cabedo sakanetik behera amildu da, eta bertan hil.

23 urte zituen eta Ondan (Castelo) jaio zen. 2011. urtean Orbea Continental taldean aritu ostean, Euskaltel-Euskadirekin debutatu zuen aurten. 2012ko Italiako Giroan hartu du parte eta iaz etapa bat irabazi zuen Asturiaseko Itzulian.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)